Elkarrizketak on-line

Xabi Aldazi on-line elkarrizketa

Guaixe 2016ko mar. 4a, 12:00

Xabi Aldazi on-line elkarrizketa

Kaotiko taldeak Sindicato del crimen diskoa argitaratu berri du, bederatzigarrena, eta bateria-jole etxarriarrak irakurleen galderak erantzun ditu ostiral honetan, 12:00etan guaixeko bulegotik zuzenean.

 

1. Otsaila hasieran Indar Gorriren aurka egondako sarekadaren berri izango zenuen, zein da zure iritzia?
Ajola

Beste behin ere atxiloketa lotsagarri ta nazkagarriak.Tamalez E.H.n ez da gauza berria sarekada baten berri jakiteaz... oraingo hontan I*G taldeari iritsi zaio txanda naiz eta atxiloketak taldearen kontra ez direla dioten, zelako broma...... Nere ustetan argi ta garbi ikusten da atxiloketen ondorioa, beraien kontra egiten edo beraien alde ez dauden talde, erakunde edo pertsonak oztopo dira beraiek nahi duten sistemarentzat. I*G orain oso indartsu dago talde bezela alderdi guzietan inplikatzen eta hori mozteko bidea egin duten sarekada dela uste dute.

2. Punk-Oi taldeen kamisetak janzten dituzula ikusita, ze moduz daramazu pop-talde baten bateri-jotzailea izatea? Eman behingoz aldaketa dedio...
Altsasu

Primeran daramat! Naiz eta pop estiloan barne gauden zure iritzitzian... ;) Hori bai, ezken 2 diskak ez dira ain lasaiak ez? behintzat gure ikuspuntutik... Eman aukera bat eta entzun!! Aupa!

3. Kaotikok, zer bilatzen du basoan?
Basoa

Galdera latza!! Mundu kaotiko hau pikutara joango da ez badugu zaintzen, badugu letra "post-apokaliptiko" bat hortaz hitzegiten duela... Basoan aurkitzen duguna, lasaitasuna ta tokiaz disfrutatzea! Gero badago beste "baso" kalse bat ere, garagardo frexko batekin primeran doala!! ;)

4. Ibilbide luzea duzue, musikagintzan gauza asko aldatu direlarik hasi zinetenetik, zer galdu duzue? Zer irabazi?
Anartz

16 urte daramatzagu martxan kaotikorekin eta beste hainbeste musikari loturik, gauza bai aldatu dela diska salmentak jaitsi, musika sarean, kontzertuak antolatzeko modua... baina guri ez digu izorratzen, oso pozik gabiltz gurean.Hori bai, gaur egun gauza ez dago erraza...
Gure kasuan galdutakoa gutxi da ustez, agian etxean ez gauden denbora dexentea gehien bat, baina irabazitakoa asko da. Gustatzen zaigunaz lan egitea, toki berriak ezagutzeak, talde berriak ikustea... mundiala da!! Nik beti esan dut asko gustatu behar zaizula bizimodu hau gauzak ilusioz egiteko eta oraindik irrifarra aurpegian dugula gaude!!

5. Ba al dago adin mugarik bateria jotzen ikasteko?
Maite

Kaixo maite! Nire ustetan edozein gauza egiteko, musika, kirola, lana, proyektuak... ez dago adinik, ahal eta nahi izatea da garrantzitsuena. Bateriaren kasuan, pertsona asko oso oso gaztetan hasten dira eta alderantziz ere, ezagutzen det beranfu jotzen hasi direnak eta ez dute batere gaizki egiten! gauza da gogoekin hartzea!!!

6. Zuzenekoetan ohiko jarraitzaileez gain belaunaldi berririk?
Mikel

Aupa! Bai ba! gu ere beste belaunaldiko taldea gara eta hori nabarmena izan da. Kaotiko beti jende gaztea mugitu du bere kontzertuetan eta batez ere hasieran, naiz eta urteak pasa ahala ikusi dugu gure adineko gendea hor jarraitzen duela eta horda gazte berriak indartsu datozela ere.

7. Kontatu ezin den anekdotarik?
Mikel

Anekdotak pila! pentsa zenbat denbora egiten dugun errepidean, kontzertuetan...
Baina bat esanen dizut kasu berezia izan zelako! Behin batez Bartzelonako Hotel batek su hartu zuen gure erruz... Ekuetatik joan zitzaigun kontua... kar kar kar... komisaldegian bukatu genuen taldeko kide batzuk deklaratzen.

8. Aukeratu al izango bazenute, zein talde teloneatuko zenukete nazioarteko bira batetan?
Maite

Joe, oso galdera zaila! Kriston talde pila esango nizuke, baina bi esango dizikizut... Nire ametsa Iron Maidenekin biratzea izango zen... txikitatik gehien gustoko dudan taldea bait da, baina gure musikarekin urbiltasun gehiago duen talde bat izendatu behar badut, Bad Religion izango litzateke aukeratutakoa.

9. "rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen" zioen Hertzainak taldeak, egia ote?
Mikel

Argi dago dirua ematen duela, baina maila asko daude hor barruan. gure kasuan ezin gara kexatu beste talde asko ikusita... Hori bai, guk ordu asko sartzen ditugu lokalean, etxean,bidaiatzen, jotzen... hori pertsona askok ez du lan bezala ikusten. Hor dago koxka. Batzuentzat garestia irudituko zaio gu eramatea beste batzuentzat ez... Azkenean azpiegitura haundagoak, gastuak ere lodiagoak... baina benetan diot, musikariak garela lan gehiena egiten dugunak eta gutxien jasotzen dugunak era berean gure kasuan behintzat.

10. Disketxetik disketxera... arraultza Maldito-n jarriko duzue?
Mikel

Maldito Recordsen jaio da azken lana bai, alde bateti bestera ibili ondoren, batzuetan ondo eta beste baten batean gaizki ibita hau egokiena iruditu zaigu egokiena beraien azpiegitura digitalarengatik. Gaur egun sare sozialak eta euskarri digitalak dira taldea bultzatzeko edo ezagutzeko dauden modu interesgarrienetarikoak, ta hortan Maldito du bere indarra.

11. Managerrak? Zertarako?
Mikel

Gure kasuan taldearen alde ilunean egitn du lan, kontratuak, fakturak... Aholkulatzitza txiki bat kaotikoren barne dela esan genezake. Egia da manager hitza zakarra dela, baina guk daramaguna lagun bezala hasi zen da hor dabil lagun bezala oraindik.

12. "Sindicato del crimen" zer dela eta? "Afiliatu" asko izango dituzue...
Pirata

30. hamarkadako mafiosoen antzera, gertu ditugun agintari, elizgizon, polizi ta bankeroek ondo asko eginten dute paper hori... beraz diskoko letrak ikusita erraza eta aproposa izan da hontan izenburua autatzea!