Hauteskunde orokorrak 2016

Eduardo Santos Itoizi on-line elkarrizketa

Guaixe 2016ko eka. 23a, 15:31
Eduardo Santos Itoizi on-line elkarrizketa

Eduardo Santos Itoizi, Elkarrekin Ahal Duguko Kongresurako zerrendako 2. hautagaiak, www.guaixe.eus-en jasotako zure galderak erantzun ditu ostiralean, 11:30etik aurrera, on-line elkarrizketan.

 

1. Iruñea eta Madril. Bi parlamentuak gutxi probatuta, baina zein nahiago?
non

Nafarroako Parlamentuan izandako esperientzia oso polita eta berezia izan zen niretzat, batez ere akordio programatikoaren negoziaketan parte hartu nuelako. Nafarroan denok ezagutzen garenez hareman pertsonalak askoz ere eramangarriak dira, gure desberdintasun logikoak aparte utzita. Madril mundu gogorragoa ikuspuntu hortikan. Instituzio haundiagoa, zaharragoa, eta horren ondorioz, boterearen bizioz beterik. Interesgarria bada ere, ni Nafarroarekin geratuko nintzen.

2. Zuengatik errepikatu dira hauteskundeak?
Errua

Hauteskundeak errepikatzea ez da zigor bat. Igual kanpaina berria izan daiteke. Gu ez gara interesaturik errudunak zeintzu diren bilatzeko. Horrek ez du konpontzen jendearen egoera larria. Guri jarri ziguten mahai gainean Ciudadanos eta PSOEk sinatutako akordio bat eta erran genuen ezetz. Egin genuen proposamen bat Gobernu aurrerakoia aurrera atratzeko eta PSOEk erran zigun ezetz. Hori da dena.

3. Orain zergatik izan da posible IUrekin eta duela 6 hilabete ez? Mundua jan behar zenutelako eta ez zelako horrela izan?
Gehitu

Mundua oso zabala da jateko eta egia erran gu ez gaude horren gose. Abenduan guk ez genekien zenbat indar izanen genuken eta horrela zaila da negoziatzea. Gainera jarri ziguten mahai gainean koalizio bat eta horrek suposatzen zuen I-Ek zuen zorrak asumitzea, eta erran genuen ezetz, oso inportantea zelako guretzat hiritarren aurrean zorrarik gabe aurkeztea. Abendutik aurrera bagenekien zer indarra genuen bakoitzak, zerrenda bateratua bada ere, partidu bakoitzak mantentzen du bere antolakuntza eta pertsonalitatea. Eta horregatik kanpaina bereiztuak egin ditugu. Hori bai, bigarren buelta honetan jendeak eskatzen zigun batasuna, eskatzen zigun zerbait berri ete ilusionantea PP kanporatzeko, eskatzen zigun adostutako programa bat, eta hor daude 50 proosamenak. Eta horregatik pentsatzen dugu orain elkarrekin ahal dugula,

4. Zein da tramitatuko zenukeen lehen lege proposamena?
?

Egin duguna. 25. legea, pobreziarekin amaitzeko, murrizketa enerjetikoekin amaitzeko, desjabetzekin amaitzeko. Onartua izan zen bainan ez genuen denborarik izan bultzatzeko.

5. Inplikazioa. Nola adierazten duzue hau naturan? Oso gai zabala denez, aukera ezazu zuk zatitxo bat eta esaguzu ze neurri hartu hobetzeko.
Basoa

Pentsatzekoa da ingurumenaren kolapso batera joaten ari garela, bainan demokrazia da beti bidea gauzak ongi egiteko. Inplikatu behar da jendea hartzen ari diren erabakietan ondorio kaltegarriak daitezkenean. Horrek ekartzen du informazioa eta gardentasuna. Eta jendeak ez du pentsatzen ez duela zerikusirik ingurumenarekin gertatzen ari direnareki. Pedagogia egiteko modu bikaina da. Errate baterako, badago Nafarroan Muga proiektua Zangoza aldean meategi erraldoia egiteko, bainan ez da bideratu partehartze prozesu bat. Eta ireki bahar da jendeak jakin dezan alde eta kontrako argudioak zeintzu diren erabakia Madrilgo bulego batean hartu ez dezan.

6. Sentsibilizazioa naturarekiko. Urteak behar dira honetarako. Badago bidezidorrarik? Izan edo ez izan, neurri bat, mesedez.
Basoa

Politika publikoak oso inportanteak dira jendea sensibilizatzeko. Guk proposatzen dugu Transizio Enerjetikorako Plan Nazionala martxan jartzea. Jendeak ikusten badu haien etxebizitzak eraginkorrakoak direla nerjetikoki eta horren ondorioz dirua aurreratzen badu, edota ikusten badu enplegua sortzen dela sekotere horretan eta ikusten badu baldintza osasungarriagoak daudela bere inguruan, jarreara aldatuko da azkarrago....espero dugu

7. Boluntarioak naturarekiko. Elkarlana duzue hauekin? Zein eta zertarako?
Basoa

Ingurumenaren zirkulu boteretxua daukagu, Equo lagunak gurekin izanda, eta haien artean Lopez de Uralde bezalako figura esanguratsua, edo Periko Arrojo bazalako uraren defendatzailea. Proposamen zehatzak eta bideragarriak. Esperientzia haundiko jendea borrokoka sozialetan. Ni neu Ingurumenaren aldeko abokatua izan naiz hainbertze aferetan, Nafarroako erakunde batekin.

8. Zer iruditzen zaizu euskararen legea, ley del vascuence delakoa?Zer egingo luke Podemosek agintean egongo balitz?
Maritxu

Nafarroan akordio programatikoaren barruan ez dago Legearen aldaketa. Ulertu zen lehenago aurrrearapasuak eman behar zirela, Administrazioan hizkuntz politika aplikatzen duen Dekretua bertan bera uztea eta bertze bat eraikitzea, laguntzak berreskuratzea, D eredua martxan jartzea Erriberan, Euskarabidea berreskuratzea. Podems Ahal Dugu bezala defendatu genuen Legea aldatzea eta zonifikazioarekin amaitzea.

9. Autodeterminazioa...independentzia...jarrera epela duzuela iruditzen zait daukazuela gai honen inguruan. Argitu dezakezu, mesedez, Podemosen iritzia?
Maritxu

Aldaketa konstituzionala. Erabakitzeko eskubidea jarri erreferenduma posible egiteko. Gero jendeak bozka dezala nahi duena. Partidu bezala ez gara indepnedentistak. Partiduren barruan independentistak eta independentistak ez direnak badira. Demokraziarekin hartu daitezke erabaki guztiak.

10. Catalunyan babesten duzuen erreferenduma Euskal Herrian ere basbestuko duzue etorkizunean?
Nekane

Nola ez ba? Jendeak ala eskatzen badu, arazorik ez.

11. Toki administrazioetako autogobernua indartzeko neurriren bat planteatzen duzue?
Nekane

Tokiko mapa aldatu behar da eraginkorragoa egiteko, finantziaketa sistema aldatu behar da nahikoa izateko. Montorio Legea bertan bera utzi behar da, PSIS figura hori erreformatu behar da konpetentziak ez inbaditzeko....

12. Kudeaketa publikoan herritarron parte-hartzea indarberritzeko proposamenik?
Nekane

Gardentasun legea oso inportantea da, jendeak informazioa izan dezan. Gu tarteka joaten ari gara plazetara jendearekin hitzegiteko eta gure jarduera politikoa esplikatzeko. Oso inportantea da iniziatiba guztiak gizarte zibilaren erakunde guztiekin lan egitea, aurkeztu aurretik. Aurrekontu partehartzaileak dira bertze tresna bat. Eta baita ere insitituzio guztiak irekitzea, Nafarroako Parlamentuan egin den bezala.

13. Kontratazio publikoan ardura-sozial klausulak gehitzeko proposamenik?
Nekane

Lanpostuak eta soldatak mantentzea da jarri daiteken konpromezua, ezgai koopuru bat kontratatzea, emakumeen aldko neurriak, baharrezkoak diren produktuak tokikoak izatea, eta hainbertze...ezagutza haundia galdu dugu administrazioan zerbitzu publikoak kanporatzeagatik, eta berreskuratu behar dugu. Eta ezagutza hori arlo zehatza batean lan egiten duten pertsonek daukate. Horregatik zaindu behar ditugu.

Agurra

Mila esker, Guaixe aldizkariari eskeintza honengatik. Segi horrela, euskara zabaltzen eta sareak egiten. Eta mila esker galderak egin dituzten guztiei. Laister arte!