Alerta Gorria taldeari on-line elkarrizketa

Guaixe 2017ko mai. 22a, 12:56

Alerta Gorria taldeari on-line elkarrizketa

Sakanako Pop-Rock Lehiaketan Hatortxu Rock jaialdian jotzeko txartela eskuratu du Arbizuko taldeak. Lehiaketari buruz eta taldeari buruz galdetu nahi diezu?Ba, bidali zure galdera www.guaixe.eus web orriaren bidez. Asteartean, 19:30ean, erantzunen dituzte galderak.

1. Kontzertu guztiak izango dira bereziak, bakoitzak bere xarma izango du. Baina, zein kontzertu gailenduko zenukete? Eta zergatik?
Lur Balda Intxaurraga

Aupa Lur !! bai kontzertu guztiak bere xarma dute, baña bat aukeratu behar badugu; Gasteizeko Jimy Jazzean jo genuen konzertua izan zen. Bertan txikitatik gustoko genuen talde batekin taula banatzea izugarria izan zen.

2. Zer iruditu zaizue Sakanako Pop Rock txapelketa antolatu izana? Giro ona izan da Lakuntzako kontzertuetan?
Lore

Sakanako taldeak elkartzeko eta rato on bat pasateko aukera izatea izugarria iruditzen zaigu. Orain arte ez dugu ezagutu holako lehiaketarik eta sakanako taldeak bultzatzeko aukera izan da. Giro aldetik, paregabea bai taldeekin, bai parte hartzera etorri zen jende guztiarekin. Espero dugu azkena ez izatea.

3. Egia da diskoa grabatzearen edo Hatortxu Rocken jotzearen artean Hatortxun jotzea aukeratu zenutela saritzat? Zergatik?
Mai

Bai, lehiaketaren bi atalak irabazi genituenez, bi sarietako bat aukeratzeko eskubidea irabazi genuen. Hatortxuko saria hartzea erabaki genuen, bat Hatortxuk duen helburuekin bat egiten dugulako eta bestetik Alerta Gorriaren ohiartzuna handitzeko asmoz.

4. Aurki disko berria ateratzeko asmoa duzue?
Nere

Bai, iada kanta berriken hasiak gara, eta sekulako indar eta gogoekin gaude.

5. Badirudi por-rocka Sakanan osasuntsu dagoela, zenbat kontzertu ematen dituzue urtean zehar? Kanpotik ere hotsegiten dizuete? Zein izanen litzateke zuendako amestutako kontzertua emateko tokia? Aupa mutilak!!
Maritxu

Urtean zehar kontzertuei zenbaki bat finkatzea zaila da, baina 30 kontzertu inguru jotzen ditugu. taldea sortu genuen momentutik, Hatortxu Rocken jotzea zen gure ametsa eta aurten badirudi beteko dela.

6. Nola ikusten dezue euskeraren egoera Sakanako gazteriaren artean? Eta Nafarroan?
Asier

Pasaden astean Guaixen ikusi genuen bezala, datuak hobetu daitezke, eta asko gainera. SEGI EUSKIAS HITZETEN, EUSKERA BAI DA EUSKALDUN EGITEN GAITUENA.

7. Ze iritzi daukazue EAJ-PNV bezelako alderdi eskuindar eta neoliberal batek euskal langileriaren artean hainbeste boto jasotzeaz eta hainbesteko boterea lortzeaz, dena kontrolatzera iristen den arte?
And

Gustatuko litzaiguke galdera hau sakon erantzutea...baina ala ere gure abestietan ozen esaten dugu, etorri diren bezala botako ditugu!!

8. Gazteak zarete, zerekin amesten duzue?
Basoa

Kotxe on batekin,etxe izugarriarekin eta diru mordoarekin...baña ez, hau ez da gure ametsa, gure herrian libre bizitzea eta euskal estatu sozialista baten sorreran parte hartzea da gure ametsa.

9. Zer suposatzen du zuentzat Hatortxu bezelako jaialdi haundi batean parte hartzeak?
At

Guretzat amets bat betetzea da, lehen esan dugun bezala.

10. Oker ez banago azken diskoa udazken akaberan, negu hasieran atera zenuten. Gustura izan duen oihartzunarekin? Hatortxuko kontzertua bultzada izan daiteke diskoarendako?
disko

Bai oso pozik gaude diska berriaren oihartzunagatik, iada diska guztiak agortu dira eta kontzertu mordoa jotzeko aukera eman digu, noski Hatortxun jotzeak bultzada emango dio Alerta Gorriari.

11. Hatortxun joko dituzuen kantak zehaztuak dituzue? Igandean jotzea gustatzen zaizue? Edo beste egun bat nahiago zenukete?
Zuzen

Oraidik ez dugu lista prestatu. Egunaren aldetik ez dugu arazorik .

12. Ze kontzertu izan da bereziena orain arte?
alb

Esan dugun bezala guretzat bereziena, Gasteizko Jimy Jazzen jo genuena izan zen.

13. Alerta Gorria... zer dela eta?
R&R

2008an talde bat sortzea erabaki genuenean,kaletik gindoazen eta Langileen egoera adierazten zuen kartel bat ikusi genuen,"Langileria Alerta Gorrian",eta gure ideiekin bat egiten zuenez izen hori hartzea erabaki genuen.

14. Zer suposatzen du zuetzat Htx bezelako jaialdi nahiko haundi batetan jotzeak?
al

Guretzat ikaragaria da HTX20an jotzea, nahiz eta azkena izatea nahi dugun.

15. Gaua beste talde batzuekin konpartitzean, oholtzan zer? Elkartasuna, konpetentzia, miresmena, inbidia, ikasteko gogoa?
R&R

Edozein talderekin jota ere, beti elkartasuna izan da nagusi.

16. Ze musiika entzuten duzue? Eta ze talderekin joko zenukete kontzertu batean (hatortxukoak esateak ez du balio...)?
Jokin

Justin Biber da gure erreferentzia...jejeje, musika gogorraren zaleak gara. Talde bat esatea zaila da baina adibidez Gatillazorekin taula banatzea gustatuko litzaiguke.

17. Hatortxun joko duten talde guztietatik zein ikusteko dituzue gogo gehien?
,

Ahalik eta gehienak.

Agurra

Millesker Guaixeri galdera hauek irakurtzeko eta erantzuteko aukera emateagatik eta galderak egiteteko tare bat hartu duzuen guztiei. Baita ere eskerrak eman nahi ditugu Alerta Gorria aurrera bultzatzen duzuen guztiei. Uztailaren 30an HTX20an ikusiko gara!!!