Plazan elkartuko dira

Guaixe 2019ko eka. 22a, 09:42

Plazan piztuko dute sua.

Udako solstizioa ospatzeko erroztarrak Nafarroa plazan elkartuko dira igandean, 22:00etan. Aurreneko egitekoa sua piztea izanen da. Hura baliatuko dute afariko jakiak prestatzeko, urdaia, txistorra eta bestelakoak. Majo jan ondoren, su gainean salto eginen dute. Mokadu gehiago jateko aukera ere izanen dute.