Txistorra eta sua

Guaixe 2019ko eka. 22a, 10:04
Frontoiaren aurreko aldean izanen ospakizuna.

Haur etxarrendarrek egiteko bat izanen dute igande goizean: iluntzean piztuko den surako erregaiak biltzea. Jasotako adarrak eta bestelakoak Aranburu frontoiaren ondoan pilatuko dituzte. 19:00etan haiek egoki jarriko dituzte. 20:30ak aldera txistor-jana izanen da eta majo jan ondoren, iluntzean, sua piztuko da. Haren gainean saltatzeko txanda izanen da orduan. Berreskuratu zutenetik, seigarren urtea da Etxarrenen udako solstizioa ospatzen dena.