Industrialdeko lanak aurrera doaz

Guaixe 2020ko eka. 16a, 11:42

Sarbideko errepidean argindar dorre bat kentzea falta da eta Harivenasa SL enpresaren lantokia itxura hartzen ari da.

Etxarren eta Urritzola artean lantegia eraikitzen ari da elikadura sektoreko Harivenasa SL enpresa. Lantegia hilabete honetarako zabalik nahi zuten, baina pandemiak eraikuntza epeak atzeratu egin ditu. Bestetik, industrialderako sarbidea izanen den errepidean lanak aurreratuak daude, baina, batetik, bide erdian dagoen argindar poste bat kentzea falta da eta, bestetik, azken asfalto kapa zabaltzea falta da. 

Datuak 
115.000 m2 Industrialdearen azalera
60.000 m2  Harivenasak hartuko duen azalera