Hizketan

"Bakoitzaren ideiak mahaigainean jarri, eta horrekin pintxoa pentsatu genuen"

Guaixe 2024ko martxoaren 27a

Arakilgo Udalak deituta, ibarreko pintxo txapelketa jokatu zen Satrustegin larunbatean. Etxarrenengo pintxoak eskuratu zuen saria. Eider eta Oihana Santesteban pintxo saritua prestatu zuten taldeko kideak dira, eta gastronomia sorkuntza nola egin zuten azaldu ziguten.