Erdozia II.a eta Beltza lanera

Guaixe 2014ko urt. 24a, 12:35

Zilarrezko Binakako Txapelketako kanporaketa dute Zerainen

Larunbatean Zilarrezko Aizkolarien Binakako txapelketako jardunaldia jokatuko da Zerainen, 19:00etan, bertako frontoian. Hiru biko lehiatuko dira, eta irabazleak eginen du aurrera txapelketan: Aratz Mugertza III.a-Mikel Larrañaga, Xabier Zaldua-Xabier Dorronsoro eta Juan Jose Erdozia II.a eta Goizeder Beltza etxarriarrak. Bost lan egin beharko dituzte: 45 ontzakoa kolpeka erdibitu, 45 ontzakoa erlojuaren kontra moztu, 45 ontzakoa zutik erdibitu, 60 ontzakoa zeinek azkarren moztu eta lau kana-erdiko erdibitu.