Sarek sakabanaketarekin bukatzeko eta preso gaixoak berehala etxeratzeko eskatuz Euskal Herrian barna makina bat ekitaldi antolatu ditu astebururako. Haietako bat Etxarri Aranatzen eginen den Orain Euskal Herrira leloa duen manifestazioa izanen da. Sakanako hainbat taldek eta herritarrek euren konpromisoa azaldu eta deialdiarekin bat egin dute. Konpromisoak saretzen segitzeko asmoa dute Sakanako Sareko kideak. Aurreratu dutenez, etorkizunean, horretarako aukera eman
Mikel Mundiñano
Sareko kidea
Euskal Herrira orain. Zein?
Euskal preso eta iheslariak. Aspaldiko aldarrikapena da. Momentua da haiek Euskal Herrirako bidean jartzeko.
Presoak. Zergatik?
Garai berriak eta giza eskubideak errespetatu beharra aipatzen den honetan, presoek ez dituzte haien eskubideak bermatuak. Horien artean dago sakabanaketa eta horrek sortzen dituen hamaika sufrimendu eta kalte. Eta, bestetik, gaixo dauden eta adinduak diren presoen askatasuna. Beste hainbat eskubide urraketa daude.
Iheslariak. Zergatik?
Herri honetan konponbidea eta bakea behar ditugula esaten da. Iheslarien aferari konponbidea emateko garaia bada ere. Euskal Herrian behar ditugu ere.
Dispertsioarekin bukatzeko sare herritarra osatzen ari da?
Pixkanaka sarea ehuntzen ari da. Sakabanaketarekin bukatzeko garrantzitsuena sentsibilitate ezberdineko pertsonak elkartzea da. Eskubide urraketa larri baten aurrean gaude. Sakabanaketagatik 17 hildako izan dira. Astebururo presoen senide eta lagunek hainbat sufrimendu dituzte. Horrekin bukatzeko euskal gizarte osoak egin behar du bat, sarea pixkana ehuntzen ari da.
Zergatik sarean?
Uste dugulako euskal gizarteak sakabanaketa bukatzeko presioa egin dezakeela. Harekin bukatzeko giltza espainiar estatuak dauka. Presio politikoak eta gizartearenak giltza eskuetan erretzeak ekar dezake, eta nolabait, irtenbidea bilatzea.
Urte bat saretzen. Zer eman du?
Sentsibilitate ezberdineko pertsonak elkartzea, pertsona ororen giza eskubideak errespetatuz eta bermatuz. Sareren helburua konponbidea, bakea eta preso eta iheslaririk ez egotea etxetik urrun da. Sakanan sakabanaketari eman diogu lehentasuna. Sakanako errealitatea ematen duen dokumental bat egin dugu: Urruti & gertu. Presoen, senideen eta lagunen errealitatea islatzen da.
Errealitate hori kontatu eta gero, bigarren fasean, eragileekin konpromisoak adosten hasi gara. Sakabanaketa politika salatu eta preso dauden gaixoak askatzea eskatzen duen presio soziala aktibatzeko.
Liburuxka bat lagun?
Mundu osora dispertsioaren errealitatea zabaltzen duen liburu bat banatzen ari dira. Sakabanaketaren, eskubide urraketaren berri erraz ematen du.
Ekitaldi sarea asteburuan, ezta?
Bai. Guk atxikimenduak bilduz manifestazioa deitu dugu. Baina Euskal Herrian barna 50 bat ekimen izanen dira. Denek helburu bera izanen dute: sakabanaketarekin amaitzea, gaixo dauden pesoen askatasuna eta konponbidea eta bakea aldarrikatzea.