Udalen osaketa 2015

Alkate-ordetik alkatera

Guaixe 2015ko eka. 18a, 19:15

Larunbat eguerdian udala berritu zen Etxarri Aranatzen. Patroiaren eguna izanik, udalbatza berriak aurreneko ekitaldi ofiziala izan zuen. Haren buru aurreko legegintzaldian alkate-orde izandako Eneka Maiz Ulaiar dago, EH Bilduko beste zortzi zinegotziren laguntzarekin lan eginen duena:  Aitor Karasatorre Mugurutza, Silvia Marañon Chasco, Jose Aldasoro Jauregi, Lur Larraza Lopez, Maria Saez de Albeniz Bregaña, Aritz Ikobalzeta Mardaras, Aberri Barandalla Fernandino eta Begoña Goikoetxea Zabaleta. Azken hori ez zen bilkuran izan eta beste egun batean hartuko du kargua. EH Bildukoek legeak hala aginduta hartu zituzten karguak. Haiekin batera udalean PPk Sakanan lortu dituen zinegotzi bakarrak izanen dira: Juan Antonio Extremera Apestegia eta Maria Del Carmen Macias Ruiz.

Erlazionatuak

Maiz, alkate

Guaixe 2015 mai 28 Etxarri Aranatz