Etxarri toponimia ibilbidea Bernoa

Guaixe 2015ko eka. 29a, 16:39

Larunbatean Bernoako galtzadaren inguruko toponimia ibilbidea egin zen Etxarri Aranatzen. Jose Luis Erdoziaren azalpenak hainbat etxarriarrek jaso zituzten.

Bestalde, galtzada berreskuratzeko lanetara etorriko da aste honetan nazioarteko gazte talde bat. Hori dela eta, lan horiei bultzada eta indar handiagoa emateko Etxarri Aranazko Udalak larunbaterako auzolan deialdi irekia egin du. 9:00etatik 14:00etara izanen da, baina hitzordua 8:30ean jarri da Urbijotzendeneko zubian. Udaletik auzolanera aitzurra eta pala eramateko gaztigatu dute.

Auzolanera joan nahi duenak aldez aurretik izena eman behar du 948 460 930 edo 6060 239 008 telefono zenbakietara hots eginez edo kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatziz.