Laugarren toponimia ibilbidea gidatuko du bihar Jose Luis Erdozia adituak. Etxarri Aranazko Toponimia Batzordeak antolatutako ibilaldien bidez toki izenen ondarea gorde egin nahi da, ohitura eta gertakari historikoen adierazgarri bizia baitira. Oraingo honetan Berrenoako galtzadaren inguruak ezagutzeko aukera izanen da hiruzpau orduko ibilaldian.
Aipatu galtzada berreskuratzeko lanetara etorriko da heldu den astean nazioarteko gazte talde bat. Hori dela eta, lan horiei bultzada eta indar handiagoa emateko Etxarri Aranazko Udalak garilaren 4rako, larunbaterako, auzolan deialdi irekia egin du. 9:00etatik 14:00etara izanen da, baina hitzordua 8:30ean jarri da Urbijotzendeneko zubian. Udaletik auzolanera aitzurra eta pala eramateko gaztigatu dute.
Bai toponimia ibilbiderako bai auzolanerako aldez aurretik izena eman behar da 948 460 930 edo 6060 239 008 telefono zenbakietara hots eginez edo kultura@etxarriaranatz.com helbidera idatziz.