Saharari eta aske guneei buruzko dokumentalak plazan

Guaixe 2015ko uzt. 23a, 10:02

Gaur, Sahara Marathon, eta bihar, Aske Gunea, desobedientzia bete betean, 22:00etan, plazan.

11 borroka dokumental zikloak gaur segida eta bihar despedida izanen du. Saharako herriaren borrokaren berri ematen duen lana ikusteko aukera izanen da gaur iluntzean. Bihar, berriz, aske guneen eta haien desobedientzia ereduaren inguruko lana ikusteko aukera izanen da.

Dokumental zikloa aurreko ostegunean mustu zuen Diumenge a les 5 lanak. Irlanda eta Britainia Handiaren arteko gatazkan presoak jokatu zuten papera azaltzen du dokumentalak. Bi garai hartu zituen kontuan. Lehenik, gatazka puri-purian zegoela presoek beraien estatus politikoa aitortua izan zedin egin zuten borroka gogorra errepasatzen zuena. Bigarrena, berriz, Ostiral Santuko Bake Hitzarmenera iristeko eta berau gauzatzeko presoek egin duten lanaren berri ematen da.

Dokumentalaren ondorengo solasaldian Irlandako prozesuaren azterketak, Euskal Herrian preso politikoak bizi duten errealitatearekin alderaketa egitea ekarri zuen. Sakabanaketa, “izaera politikoa mantendu eta abian den prozesu politikoari beraien ekarpen eraikitzailea egiteko zailtasunak”. Solasaldian elkartutakoek ondorioztatu zutenez, “estatuen itxikeria kontutan hartuta, euskal herriko jendartearen esku dago urratsak egitea gatazkaren konponbidea bururaino eramatea. Presoekin ere kontatuz, beraiekiko komunikazio zubiak jendarte osotik biderkatuz”.

Erlazionatuak