Sortuk 35/02 auziko inhabilitazioak “urraketa larria” direla salatu du

Guaixe 2015ko uzt. 29a, 16:47

AVT eta Dignidad y Justiciaren eskariz 35/02 auzian (herriko tabernena) zigortutako zortziri Espainiako Auzitegi Gorenak inhabilitazio zigorra zehaztu die. Juan Kruz Aldasoro Jauregirena, esaterako, urtebete eta hamar hilabeteko inhabilitazio zigorra da. Tarte horretan ezin izanen du hauteskundeetara hautagai gisa aurkeztu.

Sortuko Pernando Barrenaren iritziz, “giza eskubideak bortxatzen ditu erabakiak, eskubide zibil eta politikoen urraketa larria da”. Barrenak esan zuenez, inhabilitazioena 35/02 sumarioan emandako “beste gehiegikeria bat da”. Espainiari “konponbiderako eskaintzarik” ez izatea leporatu zion eta “salbuespen egoera guztiak baliogabetu arte” lanean segituko dutela ziurtatu zuen, “ezin dira ideiak inhabilitatu”.

Erlazionatuak