Oraingoan ezin

Guaixe 2015ko urr. 14a, 09:36

Burgosko XIV. Antonio Jose abesbatzen lehiaketa nazionalean parte hartu zuen Etxarri Aranazko abesbatzak beste bost koralekin batera. Maila handiko musika taldeak elkartu zituen lehiaketak eta Etxarri Aranazko abesbatzak ezin izan zuen 2007an bezala podiumera igo, orduan bigarrena izan zen. Saria Kanaria Handiko Ainur ganbera abesbatzak eskuratu zuen. Etxarriarrak seigarren sailkatu ziren. Aipatu beharra dago asteburuan Burgosek abesbatza zuzendarien kongresua hartu zuela eta han parte hartu zuten zuzendari entzutetsuek osatu zutela epaimahaia, haien artean Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurra Fernandez etxarriara.

Erlazionatuak