21 musikariko banda handia

Guaixe 2016ko eka. 3a, 11:32

Motxila 21 igandean, 19:00etan Etxarri Aranazko plaza.

Kioskoa bete musikari izanen da igandean, Motxila 21 taldeko kideak, taldearen izenak dioen moduan 21 direlako. Queen, Barricada, Marea, Emir Kusturica, Herbie Hancock... hainbat talde  eta bakarlariren kantuen bertsioekin batera eurenak ere eskainiko ditu Motxila 21k. Taldea Nafarroako Down Sindromea Elkartearen abaroan sortu zen eta bere kideen artean Aintzane Lizarraga Etxeberria saxofoi-jole dorrobarra dago. Haiekin batera taldean 9 irakasle daude; horietako hiru ere dorrobarrak dira: Ainhoa Lizarraga Etxeberria (akordeoia), Mirian Razkin Tajuelo (saxofoia) eta Andoni Zilbeti Elia (saxofoia eta kitarra-abeslaria).