PPk beilatokiko sustatzaileak udal bilkuran azalpenak ematea nahi du

Guaixe 2016ko ira. 29a, 16:10

Beilatokia egin nahi den tokia.

Beilatokia jartzeko udalak emandako lizentzia dela eta, PPk Etxarrin duen zinegotzi Juan Antonio Extremerak alkateari eskatu dio sustatzailea asteazkeneko plenora joan dadila, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta haren inguruko iritziak eman ahal izateko. Extremerak dioenez “beilatokiaren kokapenagatik herritar askok kezka eta ezinegon azaldu dute”. PPkoak dioenez, “beilatokia toki egokian kokatu beharko luke, ez herriaren erdian. Kokapena ez da egokiena eta, horregatik, azalpenak eskatzen ditugu”.

Erlazionatuak