Etxarriko irakurle taldea bueltan

Guaixe 2016ko aza. 3a, 10:33

Alfredo Alvaro Igoaren liburua gai hartuta bueltatuko dira literatura solasaldiak, gaur, 19:00etan Etxarri Aranazko liburutegian.

Potroak odoletan izenburua du astekari honetako erredaktoreak 2014an argitaratu zuen liburu elektronikoak. Narrazio, ipuin labur edo nano ipuinak biltzen dira lanaren 91 orrialdeetan. Edozertarako “potroak” arrazoibide dituzten gizonen irudiarekin hautsi nahian Alvarok bere narrazio laburretan gizonak ahul agertzen diren egoerak jaso ditu. Umorea ukituz batzuetan, irudimenaz besteetan eta gogoetekin denetan.

Liburuan irudiak garrantzia du. Izan ere, Jose Mari Morcilloren, Morkots-en, sei ilustraziok beste horrenbeste narrazio laguntzen dute. Liburuaren azala, berriz, Jabi Bergararen eskultura bati egindako argazki indartsu bat da. Zenbait narrazio sarean dauden kantuei lotu ditu ere.

www.urlia.eu
Liburua soilik ePUB edo DPF bertsioetan eskuratu daitezke web orri horretan. Diru ekarpen egiteko aukera dago. Horiek guztiak, zuzenean, Guaixe fundazioak jasoko ditu. Web orria Ander Goñik prestatu du. Han liburuko narrazioak eta beste batzuk daude irakurgai.

Irakurketen egutegia  
Azaroak 3 Potroak odoletan Alfredo Alvaro Igoa
Abenduak 15 Iazko hezurrak Unai Elorriaga
Urtarrilak 26 Kartzelako kronikak Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea


Olatzagutia
Heldu den ostiralean elkartuko da Olatzagutiko irakurle taldea. Paul Tordayren La pesca del salmón en Yemen liburuaz hizketatuko dira 21:00etan, udal liburutegian.