Anaitz Igoa, etxarriarra haur-liburuetan trebatzen

Guaixe 2017ko ira. 22a, 10:21

Galtzagorri elkarteak 9. MarraziOak topaketa antolatu zuen Donostian. Joan den astean 11 ilustratzailek parte hartu zuten. Topaketako gidariak, Elena Odriozola eta Gustavo Puerta, izan ziren izena eman zuten guztien lanak aztertu ondoren parte-hartzaileak aukeratu zituztenak. Haien artean etxarriar bat, Anaitz Igoa Goñi. Topaketaren nondik norakoak kontatu dizkigu etxarriarrak.

Anaitz, sarrera aittuta, bakarren batek ez zen jakinen ilustratzailea zanik. Nundi?
Ilustratzailetako ez det hartzen ne bube guañiken. Beye egiye esan, asko gustetzen dakit mundu boi. Beti gustetu dakit marraztie, ta artien mundube. Arte grafikoak ein nittuben eta bieldu zugubien etxeko lan bat: gu biziye kontatzie haur beti kontatuko bageno bezela. Hori izendu zan lehenbiziko harremana haurrendako album ilustratubekin.

Pozik aurreneko lan horrekin?
Bei. Egiye esan pila bat disfrutetu nen. Denborakin guartu neiz oso lan xumie eta xelebrie izendu zala. Egiye esan, oso pozik.

MarraziOak topaketetaako aukeratuba izan ziñen, zengati?
Ez dakit, ez dobiet galdetu. Izena eman nen. Ilustraziyuek eta curriculuma bieldu ber zien. Garillen abisatu zubieten hartu zubietela ikastaruako eta, egiye esan, ilusiyo handiye ein zuten.

Ilustratzaile ezaunek izan ziñuzkiyen ikaskide: Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu, Iñaki Martiarena...
Bi. Egiye esan, ez nittuben ezautzen. Netako mundu hau berriye da. Irakaslie Elena Odriozola eta be lanak bei ezautzen nittubela. Ikaskide batek esan zuten hau, hure eta bestie… ez nen espero yonko zienik. Netako ezezaunek zien. Mundu bau oso berriye da.

Zer da MarraziOak topaketa?
Izendu die bost egun, goiz eta atsalde. Urtero gai bet lantzen da ta aurtengue haurrandako album ilustratubek izen die. Horren inguben aittu ga bost egunek.

Leitzen ez dakiyen haur bet nola “harrapatu”. Nola sortu hoiteko bat?
Beste irakaslie Gustavo Puerta zan literaturan aditube da. Biyen artien bei ilustraziyue bei kontaketa lantzen zan. Nola leitzen ez dakiyen haur beti leitzen yakusten ahal dozun hizkik be, marrazkiyen bides eta zuk lantzen dezun ipuin horren bides aurria-atziako sortzen ttuzun jolas hoik. Netako  ikuspuntu berriye zan, oso-oso interesgarriye.

Guai halako libubai gehio errepatuko dozu, ezta?
Bei. Gogotan no ezautzen ez nittuben eta nekin izendu dien hoin lanak ezautzeko. Etxarriko libuteyen, leittu izendu ttut, eta bakit album dexente dela. Bakat gogue pixkeka hartu ta ikusi ta ikesteko.
 
Topaketan dena jasotzie izendua, o sortzie de tokatu dakizubie?
Biaik egunero, hasieran, filosofia horren inguko teoria puskat ematen zugubien; biain ustez album ilustratu on bat zertan oinarritu ber dan. Gio ariketak bieltzen zuzkigubien. Ariketa hoiten sortze lana zan pentsatzie zer kontatu nehi ziñuben, nola, gio biaikin elkar truketu. Ariketakin aztatzen giñubenien hasten zan ipuintxoi sortzeko marrazketa eta testube sortzen. Zenbeitt teknika yakus duzkigubie.

Haur libubet hartzekuen zer hartu ber diau kontuben?
Biaik hiru puntu esaten zittubien: haurrek ezautu ein ber debie testuben o marrazki bides esaten dana; identifiketu, hau da, beria yaman ber debiela eta, gio, transferentzia puntu bet yon ber zala, zerbeitt erain ber dobiela. Hoik die, geñetik esanda. Ilustraziyue horta yamatia de bei.

Gios oinarri hoikin sortzen jar zuzubien.
Hori zan oinarriye beti. Gio jolasten giñuben kontatu nehi giñubenakin, o formatuekin, ibiltzen giñuben ilustrazio klasiekin...

Hasieran ziñuzkiyen helburubek, topaketak bete ttu?
Bei. Helburu xumiek zien, baniyuen disfrutetzia ta ikestia niyuen. Hori lortu det. Disfrutetu det pillat ta ikesi debei pillat ein det.

Ilustraziyuen kontuben trebatzen seitzeko gogos?
Bei, goguek mundu hau ezautzen seitzeko, pila bat. Eindako lanetan biaik esaten zugubien “hau hobetu detteke modu honta o bestia”. Egiye esan, gu debei lan hoik hobetzeko, ta batzuk buketzeko de, ze dena despeditzeko betaik ez giñuben uraitzen.

Bakarren batek halako topaketan batien parte hartu nehiko balau, non opatu dezake informaziyue?
Nei honen berri Olatz Aldasorok pasa zuten. Bia arte munduben badaye. Sakanako Mankomunidediek aurten antolatu zen, Arbizuko Udalakin batia, ilustrazio tailerra Arbizuko libuteyen. Nik sare hortatik tietu izendu det. Galtzagorri elkartien galdetus gio han informaziyue emanen dobie. Ta saltsietu. Gogotan bazaude, aldiateti o bestieti, nik uste allatu eitten dazkizula.