Etxarriko irakurle taldeak badu irakurgaia

Guaixe 2017ko urr. 19a, 15:08

Hilabete eta erdiro du hitzordua jarrita Etxarri Aranazko irakurle taldeak. Bitartean euskarazko liburu bat irakurri eta gero haren inguruan iritziak trukatzeko elkartzen dira. Ostegunetan elkartzen dira, 19:00etan, udal liburutegian. Aurreneko hitzordua lastailaren 26rako jarri dute. Alain Fournierren Meaules handia liburuak sortu dizkien burutazioak eta iritziak partekatuko dute. Gainera, irakurleekin batera liburuaren itzultzaile Monika Etxebarria itzultzaile arbizuarra izanen da. Sasoi bakoitzean Sakanako sortzaile batekin egoteko joerarekin segitzen dute horrela.

Seitan elkartuko dira irakurleak liburuez hizketatzera. Lastailaren 26aren ondoren, abenduaren 14an (Feminismoa eta politikaren eraldaketak, Mari Luz Esteban, Susa), ilbeltzaren 25ean, martxoaren 8an, apirilaren 26an eta garagarrilaren 7an. Irakurle taldearen bosgarren denboraldia da honakoa.

Liburuaz
18 urteko gazte baten ibilerak jasotzen dira liburuan. Fisikoki handia da Meaules, eta ikaskideen artean ere eragin handia du. Helduaroan sartzear den nerabearen abenturak kontatzen dira liburuan.

Erlazionatuak