Alderdi popularrak Etxarri Aranazko udalean zinegotzi duen Juan Antonio Extremeraren hitzetan: “aberrantea da udalak egin asmo duen 1936tik gaur egunera arteko herriko sufrimenduari buruzko lan dokumentala”. PPko zinegotziaren ustez “udal taldearen asmoa ETAren terrorismoko 40 urteetan gertatutakoaren kontakizuna perbertitzea da, banda terroristako biktimak umiliatzen saiatuz eta benetako borreroak eta biktimak direnen artean herritarrak nahastu nahian”.
PPkoa Bilduri zuzendu zaio eskatuz :“alegiazko biktimak bilatu beharrean, ETAren indarkeriaren benetako biktimak aitortu ditzan eta jakina haren jardun kriminala salatzeko” eskatuz. Jesus Ulaiar alkate izandakoa erail zuten tokian “edukiontziak egotea” kritikatu du, “zitalkeria handiagorik”. Zinegotzi popularraren iritziz “doilorki eraildako pertsona baten memoria ohoratzeko gutxienekoa toki horretan plaka bat jartzea da”. Hura eskatzen mozioa atzera bota zela gaineratu du. Horregatik, Extremerak udalari eskatu dio Nafarroako Parlamentuak onartutako erabakia bete eta han plaka bat jar dezala.
PPko zinegotziak Euskal Memoriari “halako planteamendua duen ekimena ematea bereziki larria” dela iritzi dio. Fundazioak argitaratutako azken lana, Nombres para recordar, “gorrotagarria da” Extremerarendako, “talde paramilitarren eta estatu terrorismoaren biktimen berri jaso nahi du, baita herriak pairatu duen sufrimenduaren lekukotza uztea” helburu duelako.