Emakumeen Egunerako hiru hitzordu

Guaixe 2018ko mar. 7a, 18:24

Martxoak 8, Emakumezkoen Nazioarteko Eguna dela eta Etxarri Aranazko Bilgune Feministak hiru hitzordu prestatu ditu. Emakumeak* planto! lelopean kontzentrazioa eginen da plazan, 11:15ean. Hura despedituta Altsasun eginen den giza katera joateko deialdia egin dute, 11:45ean jarri dute hitzordua plazan ere. Eta iluntzean, 19:45ean, Altsasuko manifestaziora joateko auto juntadizoa eginen da.