guaixe.eus

Oinezkoendako espazioa irabazteko lanak hasi dira

  Gizartea  Etxarri Aranatz

Etxarri Aranazko udaletxe parean eta Larrañeta kalearen zati batean dagoeneko hasi dira makinak lanean. Egungo galtzadarria harlosengatik ordezkatu eta eremua oinezkoendako bihurtuko da. Gauza bera eginen da  Iturri Ederren inguruan, hango  aparkalekuak desagerraraziz. Lanekin batera, Larrañeta karrikaren trafiko norabidea aldatu eginen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak