1. Udalak nola kolaboratzen zen Espainiako Armadakin 1993an?
Bakizu, lehen udalak gaztiek hots eitten zittuben talletzeko (laurriyek hartzeko) ta kintuen liste de udaletxien patu ber zan.
2. Bierko ta ein ber zan?
Uketu ginen jartzia. Ni alkate nengola ez giñuben ametittu.
3. Zengatik erabai ziñubien ez kolaboratzie?
Aprobatu giñuben udala intsumiso izetie, ta mutikuek herriyen ez talletzia. Gu uketu ein giñen.
4. Noiz izendu zan hori?
1992yen. Beste urtiates yondu nitzen, hala-hola, epaiketatik-epaiketa.
5. Udalak ez kolaboratzeko erabaye denen artien hartu zan?
Bei, denen artio erabai zan. Ta ni, alkate bezala, hor ibildu nintzen Iruña juiziyua ta deneta! Alkate bezela bi o hiru epaiketa urai nittuben.
6. Ta etxe-handiyen ze talde zen orduben?
Guk, Herri Batasuna, 5 zinegotzi giñuzkiyen, Eusko Alkartasunak 4 eta Eusko Alderdi Jeltzaleak 2.
7. Udal asko ein zien intsumiso?
Etxarri izendu zan buru. Bakaikukue debei. Bakaikuko alkatie, hure kartzelien yondu zan intsumiso izetieti. Ziordikue, ni bezela.
8. Zer goguatzen dezu epaiketaz?
Kostatu zan. Urtiat ibildu giñen gora ta behera, abokatubakin ta dena. Beño, hori goitti etor zan eta… Rekursuek jartzen giñuzkiyen. Beye, azkeniako ba… Epaiketa bat atzia de bota giñuben. Beye, beix e, formangatik… Utzi zugun denbora gehiyo, beye, bakizu, gu gauz bet jarri eta biaik bestiat.
9. Ze zigor jarri zuzubien?
Hiru urtes yon nintzen alkate, ez nen ne aldiye akatu. Urtiat falta zala inhabilitetu ein zubieten. Kargube sei urtetako kendu zubieten. Ta 200.000 peztako multe. Ta hauteskundetan ezin botatu. Ez nakiyen nik hori. Iruña hots ein giñuben eta inhabilitatuta nengones ezin nela botoik eman. Nik utzi eta hurrengo urtien izendu zan hori.
10. Zuu multek ta inhabilitaziyuek baliyo izendu zebien, soldaduske jendu ein zebien ta, ezta?
Bei, beleixeko. Leku guziten, España guzien jarri zan intsumisiyue ta, azkeniako, soldaduska jendu ein zan. Alkate askok ein zebien ne modue. Bestela ez zebien kasoik eitten eta, klaro! Hemen Bakaikuko alkatie eta ni izendu giñen pioneruek. Ze esanko diau ba! Nai inhabilitetu eta hure, aparte ikurriñe ez jentzietik, preso yondu zan.
11. Ikurriñakin de nehiko kontu, ezta?
Ez zubieten bakien uzten. Lehena zibillak, ikurriñangatik. Etortzen zien etxia eta, benga: ikurriñe jentzia. Ez nen jentzen. Faten giñen, firmetzen nen paper bat ta hola pasatzen zan. Beixe, kasik astero-astero kuartelia, ikurriñe jentzeko. Ez nintzen allatu jentzia. Karo, gero nahastu zebien ikurriñangatik, soldaduskangatik ta dena.