1. Ixtien makina bat taberna eta soziedede egarris utziko ziñuzkiyen?
Ez. Banatzen debien beste batzuk badaude. Ez do arazoik.
2. Nolas sortu zan ardandeye?
1880ko hamarkadan gu aittun-zaharra arduekin hasi zan Dorraun. Handik banatzen zebien. Lehena aittun zaharra, gio aittune, aitte eta ni.
3. Nola aitzen zien?
Garei haiten gu aittunek eta Lizarra aldien kargatzen zebien 1000 litron bat o hola, ta gurdiye eta hiru mandokin Azpeitiaño allatzen zien. Barrikan ta zagi betzuten yamaten zebien. Pentsa ze kondiziyotan einen zebien biyejie, Lizarratik Azpeitiaño 100 km pasa de. Astien behin eitten zebien. Uden ale, beño neguben? Ze bidiek, ze gauzek… Ze bideberriyen brea 1920yen o hola bota zan. Ordu arte zan bide-bide, loye.
4. Pentsa det Azpeitiatik bueltan gurdiye kargatuik ekarko zebiela, ez?
Bei. Gazteñek, patatak… Trukie eitten zebien. Han diruik ez zakanak ardue utzi ta patatakin patzen zen. Leheno zagiyek betetzen zittubien, gio garrafonak.
5. Hala ibildu zien urtetan?
Gu aittune, ta aitte debei. 1920yen bideberriyen brea botatzien manduek ferrakin irristetu eta bota eitten zien. Askotan hankan bat o beson bat hausten zebien. Orduben gu aittek pentsatu zen: o kamiona yosi o utzi. Kamionak orduben hasi zien. 1930en yosi zen kamiona. 12.000 pezta patu zen. Ordueko adelanto handiye zan. Manduekin ibili o kamionan barne… bueno! Asko hobetu zan dena. Astien 2-3 biyeje eitten hasi zan.
6. Gasolinerak e gutxiyo izenen zien?
Lizerran, hemen Etxarrin ta Beasainen. Oso gutxi. Aurretik kontubek atiata ibil ber.
7. Betiko bidie?
Bei, beti Azpeitiko inguru hoi. Gio Mutrikuaño, Zumaiaño allatzen zien. Urte askotan.
8. Beste pausu bet gio.
Handitzen fan zan eta aittek pentsatu zen Etxarri zala puntu ona, konexiyue Lizarraldetik ta Gipuzkuekin. Dorrauko ardoteye oso txikiye zan ta Etxarrin eittie pentsatu zen. 1950yen izen zan hori. Lehena, gu aittek zakan asmue guai monjak den tokiyen eitteko. Azkeneko momentuben aldemena interesatu zan ta deretxue zakanes harrek yos zen. Garei betien hau larreñek zien. Hemengo nausiekin konpondu ta hau eittie erabai zebien. Kruzien bertan, han beño hobekiyo. Herriyen bertan. Oso puntu ona, kruze-kruzien. Lizerraldia, Gipuzkua aldia, Gasteiz aldia… Puntu ona, bei.
9. Atayek zabalik zenien kupel handi betzuk ikusten zien.
Ardue kupeletan ta zisternetan ekartzen zan. Lurrien de deposittubek de. Dena zulue da. Hamarren bat depositu de, 100.000 litrondako kapazidedie o hola. Kanpoko kamionak de etortzen zien arduekin gero. Beste modu betien.
10. Hori ikusis koxkortuko ziñen?
Orduben denak izen ber giñen o apezak o monjak. Seminaiua bieldu zubieten. Bokaziyoik ez nakan ta bi urtes yon ta etor nintzen. Ta aittek esan zuten: ez tezu estudietzie nehi? Ta 10 urtes gio hemen. Aittakin zagiyek eta garrafonak betetzen ibiltzen giñen. Ta berakin faten nintzen, launtzia. Hemen inguben, beño geyena gu Gipuzkun ibiltzen giñen. Ataundik, zulo guzia: Ataun, Lazkao, Beasain, Azpeitia, Zumaia, Mutriku, Deba… Han Naparra oso famosue da.
11. Azkeniako, zu nausi.
Bei. Aitte hil zan. Anei zaharrak kamionakin transportien hasi zien. Ta hemengo arduen asuntuakin ni ta beste anei bet geldittu ginen, Fidel. Beye hure, zoritxarres, Arbizun istripube izan zen ta hil ein zan. Bakarrik geldittu nintzen. Hasieran anei zaharrenakin ibildu giñen, ta gios illebakin urte askotan. Harrek ez zakan hemen seittzeko gogoik, beste bide bat hartu zen ta bakarrik geldittu nintzen. Sakana guzien eta Gipuzkua aldien asko.
12. Goguatzen det jendie garrafonakin etortzen zala. Hasieratik hala izendu zan?
Hemen bei. Jendie garrafonakin etortzen zan ta, de paso, baso bat o bi yaten zittubien. Jendie asko gelditzen zan. Guk askotan jende edadekue ikusi, bason bat eskeini ta segido: “bei, bei, bei, ekarri egarriyek no ta!” Kartetan ez zien gelditzen. Gazta puskan bat, o txistor puskan bat, baso paren bat yan ta yasta. Ta edadeko jende harrekin, mille kontu.
13. Garrafon handiyek o txikiyek?
Orduben, bakik, etxien presupuestue ez zan allatzen. Batzuk ekartzen zebien garrafon haundiye, beye ardo gutxi yamaten zebien. 5 litro. 16. Geyenak 10. Emakumen bat o beste, beye normalien gizonak etortzen zien. O semiek, o illobak.
14. Zuk de Lizarra aldetik ekartzen ziñuben ardue?
Lizarran mastiyek atia zittubien, zereala sartu zan. Orduben, biherko ta, fan ber billa behero. Hasi giñen Allo, Cintruenigo… Erribera aldien, ta Errioxatik.
15. San Adrinen serbitzen dan ojo gallo horren kontue makiñat kontu aittu ttu: gorriye, beltza eta koñaka nahastuik ote dan, Cariñenako gorriye ote dan... misteyue argitzeik?
Ez, ez, ardo normala da, iñungo nahasketaik bekue. Erribera aldekue.
16. Zenbat litro yamaten die basua?
Depende urtiek. Ordutik honutze asko jetsia. Orduben jende askok garrafon bat o bi yamaten zittuben. Bueltakuen, hutsik ekarri bierrien, beteta ekartzen zebien, orduben kontsumue izugarri handiye zan. Gertatzen zien kasuek, hiru-lau laun bazkaltzen ta 20 litroko garrafona. Bueltako gurdiye kontrapisetzeko. Astegune o astebube izetie beño geyena nabaitzen dana egueldiye da. Hemen geyena yan zana izen zan 1.300 litro, guai dala 20 urte o hola. Launbeta tokatu zan ta kriston egueldiye berue ta… Urtiek izeten die 600-800…
17. Bakarren batzuk lurpien sartzen emen debie.
Ez dau mejoratzen, arduek galdu eitten dau. Ardue be tokiyen yon ber da, bodegan, tenperatura batien.
18. Arduekin lanien, bertan tentaziyue. Hor de kuidedo pixkat ibil berko da yanda ez buketzeko, ez?
Etxien bertan dakazunien ez dezu hainbeste… Normal, janakin. Txikiten allatu nitzen harrapatzia bakarren bat o beste. Ta gaurko egunein, okerro.: bideberriyen ibiltzeko nola don asuntue.
19. Perkixena etxie. Nundik heldu da izena?
Batzuk esaten debie Motor Perkinsena zala. Ez, Perkaz abizenatik heldu da, Perkazenekoa, hortik etorriko dala esaten debie. Gu Dorrautik heldu ga. Etxiek uraiko ttu, iguel, 400 urte. Perkixena zan.
20. Kupelak eta deposittubek hemen. Zer asmo?
Hasteko asmoik ez dau iyorek hartu. Momentus geldi do. Arduen kontsumue asko jaitsi da ta segitzeko biherko litzeke beste modu betien. Beste ardo betzuk, beste gai betzuk. Vinoteca o. Guai gutxiyo, beyo hobia yaten da. Normalien astes jendiek oso ardo gutxi yaten dau, gaztiek bintzet. Aste akaberan, bei. Beye jendiek kalidedie billetzen dau.