San Adrianen ederki

Guaixe 2018ko eka. 18a, 08:49

Eguraldiak azkenean pixka bat lagundu zuen eta etxarriarrek festa behar bezala, basoan, ospatzeko aukera izan zuten. Goiz-goizetik giro ederra izan zen. Txaro Ondarrak prestatutako San Adrian doinua bigarren urtez mezan entzun zen. Bazkaldu aurretik Altsasuko auziagatik auzipetuak daudenen aldeko kantaldia egin zen. Herrirako bueltako kalejiran Leñubeko zuhaitz handi ondoko geldialdia "ahaztu" bazitzaien ere, etxarriarrak ongi hornituta iritsi ziren herrira. San Kirikon bezala, kalejirako azken jotak eta porrusaldak udaletxe pareko zabalgune berrian egin ziren.

Erlazionatuak

“Sanadringue ardo normala da”

Alfredo Alvaro Igoa 2018 eka 15 Etxarri Aranatz