Campos alkate ohia gaur despeditu dute

Guaixe 2018ko uzt. 20a, 13:18

Manolo Campos Castresana atzo hil zen. Etxarri Aranazko alkatea izan zen 1991 eta 1993 urteen artean. Herri Batasunako alkatea zela udalak aho batez Espainiako armadarekin ez kolaboratzea erabaki zuen, soldaduskara joan behar zuten gazteen zerrendak bidaltzea eta haiei neurriak hartzea ukatu zioten 1992an. Udal eta alkate intsumitsoa izan ziren. Erabaki horregatik 1993ko apirilaren 23an epaitu zuten Campos. Kargu publiko 6 urtez izateko debekua eta 100.000 pezetako (601 euro) isuna jarri zioten. Beraz, ezin izan zuen lau urteko legegintzaldia bukatu. Senideek gaur despeditu dute.

Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea atarian Camposi 2011n egindako elkarrizketa hemen.