Sortuk azken agurra eman zion Manolo Campos Castresanari. Herri Batasunako alkate izan zen 1991 eta 1993 urteen artean. Ez zuen legegintzaldia despeditu Espainiako armadari ez laguntzeko erabakia hartu eta Etxarriko gazteen zerrenda bidaltzeari eta haiek tailatzeari uko egin ziolako udalak. Horregatik epaitu eta zigortu zuten Campos: sei urteko inhabilitazioa eta 100.000 euroko zigorra.
Sortuk antolatutako ekitaldia aurreskuarekin hasi zen. Camposen bizitza errepasatu eta alkate izandakoak Etxarri Aranatzi eta Euskal Herriari “ekarpen handia” egin ziola esan zuten Sortutik. “Ejerzitoa paretaren kontra jarri zuen intsumisoen mugimenduaren erreferente nagusietako bat bihurtu zen. Intsumisoen mugimenduak asko du eskertzeko bai Manolori bai Euskal Herrian bere burua intsumitsotarako hartu zuten udalei”. Koldo Gorostiagak gogoratu zuen bidea zabaltzea tokatu zitzaiela.
Euskal presoen eskubideen alde aritu zela gogorarazi zuten ekitaldian. Senide bat 19 urtez preso eta gaixo izanda presoen urrunketa politikaren ondorioak bertatik bertara ezagutu zituela nabarmendu zuten. Senideek hunkituta jaso zuten oroigarria eta esker ona azaldu zuten. Camposen gogoko kanta tronpeta jole bakarlari batek eskaini zuen. Lurrek eta Luisek ere jo zuten ekitaldian, eta azkenak gogorarazi zuen musika taldeendako egungo entsegu lokala Manolok utzi zuela.