Etxarri Aranazko Udalak kanpina eta igerilekua alokairuan emateko deialdia egin zuen garilaren erdialdean. Heldu den urtean hasita, 20 urterako eman nahi zuen azpiegituraren alokairua. Baina udaletik jakinarazi dutenez, kanpina eta igerilekua kudeatzeko lehiaketa publikoa hutsik gelditu da. Etxarri Aranazko Udalaren asmoa da aurki beste deialdi bat egitea. Hala ere, udaletik interesa dutenei adierazi diete informazioa eskatzeko udala@etxarriaranatz.eus e-postara jo dezaketela.