Lizarrustin fusilatua opatzen lagundu zuen gizona hil egin da

Guaixe 2018ko irailaren 27a

Patxi Lakuntza Larraza Urretxun hil zen ostiralean, 87 urte zituela. Quifosako etxean bizi zen eta inguruan Olaberriako gazte bat nola fusilatzen zuten ikusi zuen 6 urte zituela. Bere lekukotza ezinbestekoa izan zen hildakoaren gorpuzkiak berreskuratzeko. Irailaren 2an izan zen hori. Pattal egonda ere hilaren 16an hobi hura ikustera joan zen bere eta gaztearen familiekin.