Garai bateko festak ospatzen ziren garaia gaur egun feriak dira Etxarri Aranatzen. Eta ospakizun horiei asteburua eskainiko zaie. Munduko Arrozak ekimenarekin abiatuko da egitaraua bihar eguerdian. Arratsaldean haurrendako eskaintza zabala izanen da. Igande goiz-eguerdian, berriz, herriko hazienda ikusteko aukera izateaz aparte, 24 artisauk eta ekoizlek euren produktuak zuzenean saltzen ariko dira. Aldi berean, mendi lasterketa eta Euskal Herria kantuz izanen da. Azken hori da ferietako berritasuna eta kantuzaleak erakartzea helburu duena.
Egitaraua
Lastailak 6, larunbata
12:00etan Ongi etorri munduko zaporeak. Europako mugen egoera salatu eta jatekoaren bitartez herriko aniztasuna plazara atera. Hainbat lurraldeetako jatekoen dastatzea, argazki erakusketa, arabiar idazkera tailerra. Sakana Harrera Harana.
13:00etan Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsa.
17:30ean Talo tailerra Saralegitarrekin.
18:30ean Bordetxe abere zirkua.
20:00etan Karrikextu elkarteak eskainitako auzatea.
20:00etan Salbea, elizak antolatuta.
20:30etik 22:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
22:0etan Zezensuzkoa.
00:00etatik 03:00etara Dantzaldia Tximeleta taldearekin.
Lastailak 7, igandea
10:00etatik 14:00etara Etxarri Aranazko abereen erakusketa. Ekoizle eta artisauen azoka.
11:00etan XLIII. Mendira joan-etorria. Udaberri elkarteak antolatuta.
11:15ean Auzatea Larrañeta elkarteak eskainitako auzatea.
11:30ean Euskal Herri Kantuz. Eguerdian bazkaria estalopean eta arratsaldean plazan kantuz.
11:30ean Sakanako Artzainen XV. Gazta Txapelketa.
17:30ean Pilota partidak Euskalerriari frontoian.
Olatz Ruiz de Larramendi-Irati Igoa / Yanira Aristorena-Maite Ruiz de Larramendi
Joanes Bakaikoa / Aranguren (promozioko 4 1/2ko final laurdena)
Arretxe II.- Adur Lasa / Ugalde-Erostarbe
18:00etan Haurrendako Goloka taldearen Wolingen garatxoa txotxongiloa.
19:00etatik 22:00etara Dantzaldia Ken bat taldearekin.
21:00etan Zezensuzkoa.
Azokan izanen direnak | |
Zein | Zer |
Otero Pilotagilea koop | Euskal pilotak |
Emeberhiru | Bitxigilea |
En cueros Larrutan | Larrua |
María Esparza | Zeramika |
Alain Flores | Artilea |
Arrate Lizarralde | Zareak, otarrak |
Korapilo | Arropa diseinua |
Kondaira | Garagardoa |
Silvia Sesma Nazabal | Kakorratz lana |
Zapatari | Zapatak |
Lakabe | Ogiak eta pastak |
Ainhoa | Ogiak eta pastak |
Albi gaztak | Gazta |
Jeingenekoa esnekiak | Behi esnekiak |
Garmendia gaztak | Gazta |
Balda gaztak | Gazta |
Erlandere eztia | Eztia |
Mendiki | Ardoak |
Arizkuren | Ukenduak |
Ana Sabando | Ukenduak |
Karlos Garzia | Eztia |
Goldaraztiz | Ahuntz gazta |
Oihane | Txerrikiak |
Legarbe | Karakolak |