Ilbeltzaren 13an, igandea, Zama doinuz arindu jaialdiaren laugarren edizioa eginen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldarrikapena egiten du jaialdiak. Bi emanaldi egonen dira: 17:00etan eta 19:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Etxarri Aranazko udalaren webgunean, kultur bulegoan 09:00etatik 13:00etara eta Xapatero eta Leku Ona tabernetan. 15 euroko prezioa dute eta Mikel Mundiñano "Zato" antolatzailearen esanetan, "azkar amaitzen dira, beraz, argi ibili".
'Zama doinuz arindu' jaialdia. Zer da?
Duela lau urte ekimen eta dinamika honekin hasi ginen. Eta hemen gaude lau urte ondoren laugarren eidizioa ospatzeko asmotan. Duela lau urte ekimen hau elkartasun jaialdi moduan planteatu genuen. Sareren egitekoa perso eta iheslari eta deportatuen eskubideen aldarrikapena kaleratzea da, eta kontestu horretan kokatzen dugu jaialdia. Momentu honetan espetxe politikak urratzen dituen eskubideak agerian utzi nahi dituen ekimen bat da. Beste hainbat ekimen bezala. Baina kasu honetan musikaz lagunduta. Hau da, musikaz eta doinuz adiera nahi dugu eskubide urraketa hauekin amaitzeko beharra.
Lau urte pasa dira, beraz, lehenengo jaialdi horretatik.
Duela lau urte mahai gainean jarri genuen, bai. Aukera ezberdinak azteratzen hasi ginen eta, begira, lau urte pasa dira. Hemendik, Etxarri Aranatzetik, Zama doinuz arindu jaialdiatik hogeitabost abeslari ezagun pasa dira. Eta laugarren edizio honetan ere jende ezaguna etorriko da. Ikuskizun eta jaialdi txukun bat da.
Erronka bat izan behar da horrelako kontzertu bat antolatzea.
Ez da errazar horrelako zerbait antolatzea. Baina ikusten da etorri direnak ere bere alea jartzen ari direla. Guk hasiera batean planteatu genuen jaialdi honek hein handi batean Etxarri Aranazko presoen senideen zama arindu nahi zuen. Esku zabalik hartu zuten musikariek eskaera; baiezkoa esan zuteneak eta ezezkoa eman zutenak ere, izan ere, ekimena asko gustatu zitzaien, baina gauza batengatik edo besteagatik ezin izan zuten egon. Alde horretatik oso kontentu gaude herri mailako formatuan egin dugulako jaialdi ederra. Abeslari ezagunak herri mailako jaialdi batera etortzea eta haien elkartasuna adierazi dute Etxarri bezalako herri txiki batean.
Badago Euskal Herrian horrelako formatua duen beste jaialdirik?
Euskal Herri osoan asteburuero dauzkagu presoen eskubideen aldeko ekimenak. Agenda hartu besterik ez dago ikusteko egunero eta asteburuero presoen eskubideen aldeko dinamika asko egiten direla ikusteko. Antzeko formatuarekin egiten dira. Guk daukagun berezitasuna da urtero egiten dugun dinamika bat dela eta urtero saiatzen garela gai zehatz bat plazaratzen. Eskubide urraketa mahai gainean jartzen dugu, baina urtero bati indarra ematen diogu.
Zeintzuk dira urratzen diren eskubide horiek?
Pasa den urtean motxiladun umeak landu genituen. Duela bi urte korapiloak askoatzeko mezu horrekin soka irudikatu nahi izan genuen eta lehendabiziko urtean dispertsioaren inguruan urrunketaren inguruan landu genuen.
Bi emanaldi egingo dituzue.
Bi emanaldi egingo ditugu horrelako jaialdi bat antolatzeak esfortzu handia suposatzen duelako eta, orduan, behin egiten dela ahalik eta jende gehien iristea da helburua. Etxarriko kultur etxea xarma handia duen kultur etxea da, baina txiki gelditzen zitzaigun, hortaz, bi emanaldi egitea erabaki genuen.
Abeslari ospetsuak egongo dira, berriz ere.
Aurten izango ditugunak dira Juantxo Arakama Glaukoma taldeko abeslaria eta Lil Martin dj-a. Fermin Muguruza egongo da Deskontrol taldeko Magu eta Harrirekin batera. Pantxoa Karrere Iparraldeko abeslari ezaguna, Akelarre taldeko hiru kide eta tartean Etxarriko Juanpa, Huntza taldeko Josune eta Uxue, Afu izeneko talde barañaindarra eta Exprai marrazkilaria ere egongo da. Saiatu gara aurten adierazpen artistiko ezberdinak ekarri nahi genituen, ez bakarrik musika, eta zerbait berezia zela iruditu zitzaigun. Gainera, esan beharra dago erdi etxarriarra dela, ama Etxarrikoa da. Urtero gai bat ateratzen dugu jendartera, eta hori bideo batean egiten dugu kontakizun baten bidez azaltzen da. Aurten kontakizun horren protagonista Itziar Ituño aktorea da.