guaixe.eus

"Dantza garaikidea dena izan daiteke"

  Kultura  Etxarri Aranatz

Laida Aldaz artista etxarriarrak datnza garaikideko eskola mustuko du bihar, ilbeltzaren 12an, Noainen: 'La Faktoria'

"Dantza garaikidea dena izan daiteke"
Laida Aldaz irudia. UTZITAKOA | Ikusi handiago | Argazki originala

Dantzari profesionalak trebatzeko eskola izanen da, Nafarroan lehenengoa. Gainera, sorkuntzarako espazioa ere izanen da.

1. Zer da La Faktoria?
Zentru koreografiko bat da. Alde batetik, nazioarteko formazioa eskainiko dugu. Nazioarteko 23 ikasle ditugu: Errusiatik, Lituaniatik, Frantziatik, Italiatik, Kanadatik, Bartzelonatik, Valentziatik, Bizkiatik eta Nafarroatik bertatik etorri dira. 10:00etatik 17:00etara trebatzen aritzen dira. Nazioarteko programa jarraitzen dugu eta dantza irakasleak ere hainbat herrialdetakoak dira. Dantza garaikidea erakutsiko dute. Beste alde batetik, dantza saioak sortzeko lekua era badago. Konpainiak haien sorkuntza prozesua egitera etortzeko aukera dute. Lehenengo sorkuntza prozesua Kirolak ikuskizuna agertorkirako emanaldia bihurtzea izanen da. Elena Armendarizekin batera egin dudan ikuskizuna da eta kalerakoa egin genuen, 15 minutukoa zen, eta orain agertokirako prestatuko dugu.

2. Zergatik sortu duzue?
Nafarroan ez dago dantza garaikide asko. Marta Coronada, Carmen Larraz eta ni gara zuzendariak eta nafarrak gara. Hirurek lan egin dugu kanpoan. Carmen hemen bizi da, baina Marta eta biok Bruselasen bizi da. Bruselas dantza garaikidearen hiribururik garrantzitsuenetarikoa da. Noizbait itzultzeko asmoa geneuekan eta duela urte batzuk hasi nintzen hemen gauzak egiten bueltatutakoan zerbait izateko. Esaterako, Zinetika jaialdia sortu nuen. Ikusi genuen hemen dantza garaikidean formazioa falta zela, eta pentsatu genuen guk osa genezakeela. Erabaki genuen hiruren artean proiektu hau aurrera eramatea.

3. Zer da dantza garaikidea?
Dantza garaikidea dena izan daiteke. Ikuspuntu desberdinak daude: dantza kontzeptuala, antzerki dantza... edozer gauza izan daiteke. Dantza mota hau ezagutzen ez duen jendeari esaten diot paisai bat margotzea dantza klasikoa edo balleta izango zela, eta dantza garaikidea Picasso edo Van Gogh bat izango zen.

4. Zergatik La Faktoria izena?
Faktoria gauzak sortu eta landu egiten den toki bat da. Eta gu horretan gaude. Espazio hau lantegi bat da, non egunero jendea sormenaren inguruan lanean ari da. Haien teknikak lantzen eta hobetzen ari dira. Sormena lantzen da ere. Beraz, lantoki bat da, baita sorkuntzarako leku bat ere. Ideia horretan oinarritu da izena.

5. Noiz mustuko duzue?
Klaseak dagoeneko hasi dira. Astelehenean hasi ziren. 23 ikasleak hemen daude eta Laura Ariz da lehenengo irakaslea. Bruselan bizi da eta nazioarteko hainbat konpainietan lan egin du. Baina bihar, larunbata, ilbeltzaren 12an, irekiera ofiziala egingo, 18:00etan. La Faktoria Noaingo Talluntse poligonoaren D kalean.

6. Ikastaroak dantzari profesionalendako bakarrik dira?
Gure formakuntza jendea profesionalizatzeko eta hemendik ateratzean lana aurkitzeko da. Klase guztiak ingelesez dira. Hiru zuzendariak profesionalki aritu gara eta badakigu gure lanaren hizkuntza ingelesa dela. Leku guztietako jendea egoten da taldetanm eta horregatik guk ere klaseak ingelesez egite erabaki dugu. Helburua da, esan bezala, hemendik ateratzen diren profesionalak Europa mailan edo nahi duten tokian lana aurkitzea. 18 urtetik aurrerako ikasleak hartzen ditugu eta profesionalki teknikak hobetu edo landu nahi dituztenak.

7. Zer baldintza bete behar dituzte dantzariek La Faktorian izena emateko?
Hiru audizio edo sarrera froga egin genituen. Lehenengoa ImPulsTanz Vienako dantza jaialdi ezagunean izan zen. Uharteko Museoan estatu mailako pertsonentzako egin genuen eta Bruselan beste bat egin genuen. Dantza garaikidearen hiriburu nagusia da. Sarrera froga horien ondoren hainbat pertsona aukeratu genituen, eta horiek Nafarrora etorri direnak dira.

8. Ba al dago horrelako zentru gehiago Estatuan?
Modu honetara, ez. Badaude eskolak eta zentroak, noski. Baina guk ikasleak ditugu eta, bestetik, sorkuntzarako toki bat da ere. Beraz, konpainia batzuk onartuko ditugu haien erresidentzia artiskitukoak gure espazioan egiteko. Ingelesa da hizkuntza nagusia, eta hori ere ez da oso ohikoa. Gainera, nazioarteko programa eskaintzen dugu ere. Europa mailan dauden dantza eskolen modeloetan oinarritu gara. Guk ikasi genituen eskoletan.

9. Emaitzarekin pozik zaudete.
Proiektu handi da, lan asko egin dugu eta errealitate bihurtu da. 23 ikasle ditugu eta horrek erakusten digu interesa badagoela. Jendea pozik dago eta hori garrantzitsuena da. Aurrera jarraitzeko bultzada bat eman digu. Proiektu hau guztiz independientea da, ez dugu diru-laguntzarik, guk bakarrik egin dugu Pozik egoteko arrazoiak baditugu.

10. La Faktoria Noainen dago eta Bruselan bizi zara. Nola egingo duzu?
Ez dakit. Hori bai dela galdera zaila. Aspaldi ari naiz handik hona. Hilabetero edo hiru hilabetero etortzen naiz. Zinetika jaialdia sortu nuenetik gehiago etorri behar naiz. Baina gogoak ditut hemen gauza gehiago egiteko eta kulturaren arloan mugitzeko. Oraindik ere ez dakit itzultzeko guztiz prest nagoen. Horrela jarraituko dug nekatzen naizen arte.

11. Etorkizunerako, zer?
Innova kultura diru-laguntza eman ziguten Kirolak ikuskizuna ordu bateko saioa bihurtzeko. Euskal kirolaren inguruan ikertzen ari gara. Euskal kirolak zeintzuk diren, nola egiten diren eta dantzarekin duten harremana. Nik euskal kulturarekiko lotura estua daukat. Nire kultura da eta betidanik bizi izan dut. Baina kanpoan hainbeste denbora egon ondoren, bueltatzerakoan interesgarriagoa iruditzen zait gaia. Pentsatzea zein momentuta iruditu zitzaion norbaiti harri bat jasotzea eta hori kirol bihurtzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak