Jesus Ulaiar Liziaga etxarriarra ETAk hil zuela 40 urte bete ziren larunbatean. Urteurrena baliatuta, haren seme bat sortetxera bueltatu eta etxeko atean lore sorta lotu zuen, igandean lurrean hautsita agertu zena. Nafarroako Gobernuak gaur egindako bileran gertaera horri “oro bateko gaitzespena” adierazi dio. Foru administrazioaren bozeramaile Maria Solanak adierazi duenez, “honakoa bezalako ekintzak deitoragarriak dira ikuspuntu etiko eta giza-ikuspuntu batetik. Baina, gainera, guztiz onartezinak dira bizikidetza erreal eta baketsu bat eraiki nahi dugunondako; non biktimek, Nafarroako gizartearen elkartasuna eta babes zintzoa sentitzen duten”.
Nafarroako Gobernuak “Ulaiarren familiaren eta terrorismoaren biktima guztien aurrean elkartasuna” adierazi du, “beti, baina bereziki, igandekoa bezalako jarreren aurrean, horrenbeste sufritu dutenen birbiktimizazioa suposatzen dutenak. Hemendik, gure babesa eta elkartasuna biktimekiko eta gure gaitzespena gertaera hauen, zein demokraziarekiko eta biolentziaren biktimekiko eraso bat suposatzen duten beste gertaeren aurrean, familien mina eta sufrimendua areagotzen dutenak”.