“Hau erruleta bat da”

Guaixe Irratia 2019ko ots. 5a, 11:16

Preso dauden etxarriarren senideek urtero 300.000 km egin behar dituztela eta, “zoritxarrez istripuak eguneroko”kontua dela adierazi dute Etxarri Aranazko Saretik. Ostiralean, 20:00etan, kontzentrazioan parte hartzera deitu du.

Asteburuan euskal presoan bisitatzera zihoazen senide eta lagunek bi auto-istripu izan dituzte. Igandekoan Luis Mariñelarena bisitatzera zihoazen bi etxarriarrek izan zuten auto-ezbeharra. Etxarri Aranazko Sareko kide Mikel Mundiñanok Beleixe Irratian (FM 107,3 edo www.guaixe.eus) adierazi duenez, “ez da batere eroso astebururo jendeak beldur horrekin aurre egitea errepideari”. Presoarendako “senideen arriskua ez da batere xamurra izanen”, pentsatzen du Mundiñano. Bisita aurretik eta ondoren kezka izanen dutela nabarmendu du.

Errepidean motxiladun umean eta adindun  gurasoak errepidea ateratzen direla ere gaineratu du. Euskal presoei ezartzen diren sakabanaketa urruntze politikak senideendako gastu handia dela azpimarratu dute. Barne ministro Fernando Garnde Marlaskak sakabanaketak ez duela zentzurik esan zuen eta Sarek “positiboki” baloratu ditu hitz horiek. “Baina zuhurtziaz hartzen ditugu, hitzak besterik ez direlako praktikan gauzatu. Dispertsioa presoendako zigor gehigarri bat da”. Hori lortzeko gizartea aktibatzeko lanean segituko dute Saretik.