Presoen urruntzearen kontra

Guaixe 2019ko ots. 11a, 13:28
Presoen urruntzea salatzeko ostiralean Etxarri Aranatzen jarritako auto zatiak.

Etxerat elkarteak deituta ostiralero kontzentrazioa egiten da Etxarri Aranazko plazan. Euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzen da manifestazio horietan. Aldarri horri, pasa den ostiralean  presoen urrunketaren ondorioetako bat salatu nahi izan zuten Etxeratekoek: presoak bisitatzeko joan-etorrietan izaten diren istripuak. Azkena Luis Mariñelarena Gartziandia preso etxarriarra bisitatzera joaten ziren bi lagunek otsailaren 3n izan zutena. Etxarri Aranazko Saretik gogorarazi dutenez, herriko presoen senide eta lagunek astebururo 6.000 km egin behar dituzte kartzeletara bisita egiteko eta horrek istripua arriskuarekin batera diru-gastua dakarrela gaztigatu zuten.