Iruritan eta Lizarran jokatu ziren Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken bi final-laurdenak, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren. Lehenengoan, Iruritan, Joanes Illarregi nagusitu zen 264,5 puntuekin, eta bigarrenean, Lizarran, Josu Sanjurjo izan zen irabazlea 263 punturekin. Azken final-laurden honetan aritu zen Eneko Lazkoz etxarriarra eta bigarren sailkatua izan zen 256,5 puntuekin. Sanjurjo eta Lazkozen atzetik Sarai Robles (255), Julen Zelaieta (250,5), Diego Riaño (248) eta Amaia Elizagoien (248) gelditu ziren.
Behin final-laurdenak bukatuta, txapelketako finalaurrekoetan ariko diren hemezortzi bertsolarien zerrenda osatu da. Hortaz, final-laurdeko bakoitzeko irabazleei, -Saats Karasatorre, Julio Soto, Joanes Illarregi eta Josu Sanjurjo-, sailkapenaren araberako hurrengo hamalau bertsolariak ariko dira hurrengo fasean. Sailkapen orokorrean, saioetako irabazleen ondoren, Eneko Lazkoz bigarren sailkatu da eta martxoaren 3an, Atarrabian, finalaurrekoa jokatu du, Saats Karasatorre etxarriarrarekin batera.
Beraz, hau da finalaurrekoetan ariko diren bertsolarien sailkapena eta zerrenda:
Saats Karasatorre | 253,5 |
Tuterako irabazlea |
Julio Soto | 265 | Urdizabiko irabazlea |
Joanes Illarregi | 264,5 | Iruritako irabazlea |
Josu Sanjurjo | 263 | Lizarrako irabazlea |
Xabier Terreros | 257 | |
Eneko Lazkoz | 256,5 | |
Sarai Robles | 255 | |
Julen Zelaieta | 250,5 | |
Xabat Illarregi | 250,5 | |
Alazne Untxalo | 249 | |
Diego Riaño | 248 | |
Aimar Karrika | 247 | |
Xabi Maia | 247 | |
Iker Gorosterrazu | 246 | |
Saioa Alkaiza | 245,5 | |
Eneko Fernandez | 241 | |
Iban Garro | 240,5 | |
Joana Ziganda | 240 |