Altsasuko auzia dela eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak emandako epaiarekin “erabateko desadostasuna” adierazi du Etxarri Aranazko Udalak. Auzitegiak 2016ko lastailaren 15ean gertatutakoak “terrorismoa” ez direla baina 13 urte arteko espetxe zigorrak berretsi dituela gogorarazi du udalak. Horregatik Altsasu Gurasoak taldeak eta Altsasukoak aske plataformek Hau ez da justizia. Altsasukoak Aske lelopean igandean deitu duten manifestazioari atxikimendua adierazi dio eta herritarrak bertan parte hartzeko deialdia egin du.