Euskal festarako deia

Guaixe 2019ko mai. 31a, 13:39
Kontzertuak gaztetxean beharrean plazan izanen dira.

Bihar, 10:00etatik aurrera, izanen da ospakizuna.

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak antolatutako euskal asteari akabera emateko euskal festa ospatuko da. 10:00etan etxajua lehertu eta gero murala mustuko dute eta kolektiboen azoka izanen da. 11:00etan Duxi omenaldia eginen diote Andra Mari ermita ondoan. Handik plazara jaitsi eta eguerdian herri kirolak izanen dira. 14:30ean bazkaltzera eseri eta harik eta bingo jolasa despeditu arte ez dira altxatuko. 18:30 aldera izanen da hori Sakatu elektrotxarangarekin batetik bestera ibiliko baitira. 22:00etan afaltzeko bokata jana izanen da eta, bukatzeko, plazan Egurra eta Kitto eta Bultz taldeen kontzertuak izanen dira. Antolatzaileek baserritarrez janzteko deia egin dute.

Erlazionatuak