Igandean Etxarri Aranatzen bilduko dira dantzari txikiak

Guaixe 2019ko mai. 31a, 09:30
2018ko Etxarri Aranazko Dantzari Txiki eguna.

Dantzari Txiki eguna eginen du Etorkizuna Dantza Taldeak igadean, garagarrilaren 2an, Etxarri Aranatzen. 12:00etan kalejira eginen dute eta 13:00etan emanaldia, plazan

Aurreko igandean Altsasun bildu ziren Dantzari Txikiak. Eguraldi txarraren ondorioz Burunda frontoian egin behar izan zituzten dantzariek emanaldia. Iganderako, aldiz, eguraldi ona aurreikusten da, eta Etxarri Aranatzen bilduko diren dantzari txikiek herriko kaleetatik kalejira egin ahalko dute. 12:00etan hasiko da kalejira eta geldialdiak eginen dituzte dantza emanaldiak eskaintzeko. Dantza saio nagusia 13:00etan izanen da, plazan. Etorkizuna Dantza Taldeko dantzari txikiekin batera Alurr eta Elai Alai dantzariak egonen dira.