Suak han eta hemen

Guaixe 2019ko eka. 22a, 13:21
Haurrak suak prestatzen.

Suak auzoka egiten dituzte Etxarri Aranatzen.

Etxarriarrek zein bere karrikan piztuko dituzte suak. Aldamenak kalera atera eta suaren inguruan elkartuko dira. Bakarren batzuk afaltzeko ere baliatuko dute aukera. Su gainean salto egiterakoan etxarriarrek esaera bat esan ohi dute: zorriyek eta partzak iltzeko!