'Estalopeko hotsak' Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko uzt. 1a, 09:18

Garilaren 4an, ostegunean, ziklo berri bat mustuko dute Etxarri Aranatzen: 'Estalopeko hotsak'. Udalaren Kultur zerbitzuak Gazte Asanbladarekin batera antolatutako zikloa da

'Estalopeko hotsak' Etxarri Aranazko kultur ziklo berriaren protagonistak herriko artistak izanen dira. Udaberriko igandetan Musika plazan errotuta dagoen zikloa izan zuten, eta, orain, ongi pasatzeko helburuarekin, diziplina ezberdinak eskiniko dituen zikloa prestatu dute. Helburua ongi pasatzea da.

Kultur zerbitzuak Estalopeko hotsak antolatzen Gazte Asanbladaren inplikazioa eskertu nahi izan du. Azaldu dutenez, segida izateko nahiarekin sortu da ziklo berria.

Xabier Artieda aktore etxarriarraren Everybody needs Heroes! ikuskizunak musutuko du zikloa ostegunean, garilaren 4an, ostegunean, 20:00etan, eta garilaren 18an Fran Urias Hesitan taldeko kide etxarriarrak Zuriñe Hidalgo taldekidearekin kontzertua eskainiko dute.