Euskal gospela bihar Etxarri Aranatzen

Guaixe 2019ko urr. 3a, 10:24
The Upper Room taldea kontzertu batean. UTZITAKOA

The Upper Room taldearen kontzertua izanen da bihar, urriaren 4, ostirala, 18:30ean, Etxarri Aranazko plazan

The Upper Room euskarazko gospela egiten duen taldea da. Etxarri Aranatzen udaberrian antolatzen den Musika plazan zikloaren aurtengo lehenengo emanaldia egin behar zuen taldeak, baina azken orduko ezbehar baten ondorioz, taldekide bat gaixo jarri zen, bertan behera geldituzen kontzertua. Hortaz, Etxarri Aranatzera itzuliko zirela zin egin zuten, eta bihar, ostirala, da eguna. Kontzertua 19:30ean izanen da, plazan.