'Losers' antzezlana Garmendia eta Plazaola aktoreekin

Guaixe 2019ko aza. 8a, 12:35
'Losers. Galtzaileak' antzezlanaren une bat. TXALO PRODUKZIOAK

Gaur, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean 'Losers. Galtzaileak' antzezlana izanen da

Manuel eta Sandra lagunak dira. ia berrogei urte dituzte eta gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ez eta diruz urri, eta etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Losers. Galtzaileak antzezlanaren sinopzia da, eta isotiroa nola jarraitzen den gaur, ostirala, 22:00etan, ikusteko aukera izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak dira antzezlanaren protagonistak. Sarrerak salgai daude Etxarri Aranazko udaleko web orrian eta egunean bertan kultur etxean.

Ez da lehenengo aldia bi aktoreek elkarrekin lan egiten dutela, izan ere, Mokozorrotza lanean ere elkarrekin aritu ziren. Hortaz, bi antzezlanak "komedia erromantiko heterosexualak" dira, neska baten eta mutil baten arteko harremana kontatzen dutena. Bi aktoreen arteko harremana oholtzaren gainean ikus daiteke, eta Garmendiak aitortu zuenez, "batzuetan erronka bat da barreari ezustea". Nahiz eta umorearen erabilera eta antzezlanaren estrukturak antzekoak izan, bi antzezlan ezberdin direla azaldu zuen Garmendiak.

Erlazionatuak