"Txakurkrosean sortzen den giroa oso berezia da. Igandean Etxarrikora gonbidatzen zaituztegu"

Maider Betelu Ganboa 2019ko abe. 20a, 13:19

Igandean III. Etxarri Aranazko Txakurkrosa jokatuko da Etxarriko kanpinean, goizeko 9:00etatik aurrera. Txakurrak eta pertsonak taldea osatuta elkarrekin lanean ikustea oso berezia dela dio Igor Artieda antolatzaileak eta Etxarriko Beheko Basoan proba ikusgarriaz gozatzera gonditatu ditu sakandarrak.