Ihoteak-Inauteriak 2020

Ihoteak prestatzeko bilera deitu dute

Guaixe 2020ko urt. 21a, 16:26

Gaur, 19:00etan, udaletxeko batzar gelan izanen da.

Neguko ospakizunen barruan ihoteek aparteko tokia dute egutegian. Eta gero eta gertuago daude, izan ere, ihote etxarriarrei hasiera otsailaren 6an emanen zaio, Garikunde ospatuz. Atzetik etorriko dira, Andrekunde eta Garikunde. Guztiak ostegunetan ospatuko dira. Zalduniyote edo haurren eguna zena, joan den urtean igandetik larunbatera pasa zen eta hiri-ihote izaera eman zioten. Otsailaren 22an izanen da. Ihote egutegia astearte ihotearekin despedituko da, otsailaren 25ean. Udaletik etxarriarrak ihoteen prestaketa bileran parte hartzera deitu dute. 

Erlazionatuak