Koronabirusa Sakanan

Festa Batzordearen bilera

San Kirikon merendatzen.

Gaur, 19:00etan, udaletxean.

COVID-19 gaitzak dena aldatu du eta aldaketa horrek ere ospakizunei eragiten die. Etxarriarren festa egutegian San Kiriko eta San Adrian egun handiak dira. Aurten, ordea ezin izanen da betiko moduan ospakizunik egin, alarma egoerak ezarritako baldintzetara egokitu beharko delako. Baldintza horiek kontuan hartuz zer erromeria eta zein festa egin daitezkeen aztertzeko, alternatibak bilatzeko, Festa Batzordea gaur, 19:00etan, bilera eginen du. Etxarriarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. 

Etxarri Aranazko festa egutegia

  • Garagarrilaren 13an San Kiriko.
  • Garagarrilaren 16an San Adrian.
  • Agorrilak 1-7 Festak.
  • Agorrilak 15 Ama Birjinan eguna.
  • Lastailak 3-4 Feriak. 
Erlazionatuak

Udalak festen inguruko parte hartze prozesua martxan jarri du

Etxarri Aranatz

www.etxarriaranatz.eus web orriaren bidez galdetegia zabaldu du, festei buruzko ekarpenak egiteko. Galdetegia maiatzaren 10era arte erantzun daitek...