2020ko festa 'berriak'

"San Adrian eguneko piperropilak errazak dira egiteko eta oso goxoak dira"

Maider Betelu Ganboa 2020ko ekainaren 15a

Oihana Artieda Galdeanok 22 urte daramatza Etxarritik kanpo, baina San Adrian egunean urtero etortzen da; ez da sekula falta izan. Bere familian betidanik piperropilak egin dituzte San Adrian egunerako. Nahiz eta osasun krisiarengatik aurten San Adrian eguna modu ezberdinean ospatu, Artiedatarren mahaian piperropilak egongo dira: "Piperropilak egingo ditugu bai ala bai, ezin dira San Adrian egunean falta" dio.

Erlazionatuak