Normaltasun berriaren lehenengo film emanaldia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2020ko eka. 30a, 14:40

Lur eta Amets filmaren une bat. UTZITAKOA

Lur eta Amets filmaren emanaldia izanen da ostegunean, garilaren 2an, 21:30etik aurrera. Eguraldi txarra iragarri dutenez, Etxarri Aranazko frontoian izanen da emanaldia. 

Aurtengo Etxarri Aranazko zinema kalean programa hasiko da ostegunean, garilaren 2an, Lur eta Amets euskarazko filmaren emanaldiarekin. Nafarroako Osasun sailak emandako gomendioak jarraitu beharko direla jakinarazi du Etxarri Aranazko udalak, beraz, bakoitzak bere eserlekua eta maskara eraman beharko ditu. Maskara patiora sartzeko eta ateratzeko erabaili beharko da, eta emanaldia kendu daiteke, pertsonen arteko distantzia mantenduko delako. Proiekzioa 22:00etan hasiko da, baina dena prestatzeko denbora izateko 21:30ean irekiko dute frontoia. Ikastolaren patioan egitea aurreikusita zegoen, baina azken eguraldi iragarpenek eguraldi txarra aurreikusten dutenez, lekua aldatzea erabaki dute. 8 urtetik beherakoak adin nagusikoz lagunduak joan behar direla jakinarazi dute udaletik. 

Erlazionatuak