Udako azken kultur izpiak

Guaixe 2020ko ira. 23a, 11:06

Concavo Convexo ikuskizuna izanen da igandean Etxarri Arantzen. NAF. GOBERNUA

DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan Led Silhouette konpainiaren Concavo Convexo ikuskizuna izanen da igandean, hilak 27, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan. Etxarrin uda bizi egitarauaren azken emanaldia izanen da

Dantza garaikidea eta mugimenduaren artea sustatzea du helburu DNA Nafarroako Dantza Garaikideko programak. Programaren barruan artistek sorkuntza eta ikerketa egonaldiak egiten dituzte eta, ondoren, sortutako ikuskizunak Nafarroako Antzoki Sareko espaziotan erakusteko aukera ematen die DNAk. Led Silhouette konpainiaren Concavo Convexo iaz sortu zuten, programaren barruan, Lesakan egindako egonaldian. Martxel Rodriguez eta Jon Lopez dira konpainiako kideak. Biak La Veronal eta Kukai konpainietan aritutakoak dira, eta 2016. urtean sortzaile bezala jartzea erabaki zuten. 

Concavo Convexo gorputzaren alde eskultorikotik eta honek espazioarekin daukan harremanetik sortu zuten. Mugimendua birhausnartzen dute, zerbait mekanizatua eta zientifikoa bailitzan. Irailaren 27an, igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko plazan egonen dira. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke udaletxean. 

Atalak
Laida Aldaz koreografo etxarrarrak DNAren Atalak sarean parte hartu du Experimentazio Laborategi batekin. Los Arcosen izan zen abuztuaren 31etik irailaren 4ra. Site Specific, Ciudad en Creacion izan zen Aldazen proposamena, eta hiriaren espazilizatea kontuan hartu zuten zer eta non sortu nahi zuten kontuan hartzeko. 


Laida Aldezen 'Site Specific, Ciudad en Creacion' koreografia proposamena. NAF. GOBERNUA 

Amicoren 'Transitos'
Ihabarren bizi den Ion Barbarinek ere ikuskizun berria aurkeztuko du DNA programaren barruan: Transitos. Amico konpainiak 2019ko Erriberriko arte erridentzian sortu zuten antzezlana. Gizakiaren inguruko hausnarketa eskaintzen du lanak. Urriaren 23an, 20:30ean, Tafallako kulturgunean mustuko dute antzezlana, eta urriaren 24an, 19:00etan, Arangurengo haraneko kultur etxean emanaldia eginen dute. 


'Transitos' antzezlanaren kartel iragarlea. NAF. GOBERNUA

Erlazionatuak

"Umorea sendagai ona izan daiteke"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 uzt 14 Ihabar